GAZTEEN AURKAKO ZIGORRA SALATZEKO

Espainiako Auzitegi Nazionalak Segikoak izatea egotzita Oiartzualdeko sei gazteri seina urteko espetxe zigorra jarri diela salatzeko, manifestazio bat egin zuten Errenterian igandean, Euskal gazteria libre ta legala. Gazte 1+ ez! lelopean, Eleak mugimenduak deituta. Haien delitua “gazteen eskubideen alde eta amesten duten koloretako Euskal Herriaren alde lan egitea” izan dela adierazi zuten.