Diru beharrak plazara euskal jaietan

Euskal jaiak ospatzen ari dira egunotan Donostian, eta, urtero bezala, askotariko jarduerak bildu dituzte egitarauan: musika, bertsoak, lehiaketak, dantza, azokak… Antzerkia ere izango da. Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak Kreditua antzezlana taularatuko dute Antzoki Zaharrean. Hiru saio eskainiko dituzte; gaur, bihar eta igandean, egunero 20:00etan. Kreditu bat eskatzean gerta daitezkeen gorabeherak jorratzen ditu. Fernando Bernuesek zuzendu du Jordi Galceranen jatorrizko lana; itzulpena, berriz, Aitziber Garmendiarena da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.