Azaro bukaeran, indarkeria matxista hizpide

Azaroaren 20tik 24ra bitarte, Indarkeria matxistaren normalizazioa topaketak antolatu ditu Donostiako Emakumeen Etxeko erasoen aurkako batzordeak. Hiru hitzaldi izango dira, guztiak 19:00etatik 21:00etara, gazteleraz.

Azaroaren 20an, Feminizidioa Estatu Espainolean ere gertatzen da hitzaldia emango du Graciela Atenciok. Hilaren 23an, astelehenarekin, indarkeria sexistaren kontrako feminismoaz ariko da Maria Naredo; estrategiak eta iradokizunak jarriko ditu mahai gainean. Hilaren 24an, asteartearekin, indarkeria matxistak hedabideetan duen trataera jorratuko du Lucia Martinezek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.