Adegik salatu du greba “legez kanpokoa” dela

Adegi patronalak ohar bidez jakinarazi du salaketa bat aurkeztu duela gizarte epaitegietan, gatazka kolektiboagatik. Haren arabera, sindikatuen greba deialdia “legez kanpokoa”, “iruzurtia” eta “abusuzkoa” da. Dioenez, greba sei egunerako deitzeak esan nahi du paper fabrikak zortzi egunez geldiaraziko dituztela, fabriken ekoizpen sisteman ezinezkoa delako makinak astean bitan gelditu eta berrabiatzea. Horrela enpresen kalteak “bikoiztu” egingo direla uste du. Sindikatuek erantzun dute deialdia legezkoa dela, eta aurrera jarraituko dutela.

Leave a Reply

Your email address will not be published.