Erakusketa, hitzaldiak eta ikastaro bat

Erakusketa hilaren 16ra arte egongo da Ordiziako kultur etxean, eta hilaren 18tik apirilaren 8ra, berriz, Legazpiko kultur etxean. Bestalde, hitzaldiei dagokienez, Ordiziakoa gaur izango da: 19:00etan, kultur etxean. Legazpikoa apirilaren 6rako antolatu dute: 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Legazpiarrek ikastaro bat ere antolatu dute, hamabi ordukoa. Eskolak apirilaren 9, 15 eta 16an izango dira. Hezitzaileentzat, laguntza zerbitzuetako langileentzat, irakasleentzat, liburuzainentzat eta terapeutentzat da batez ere, baina nahi dutenek parte har dezakete. Izena emateko, 943 73 72 02 zenbakira deitu edo liburutegia@legazpi.eus helbidera idatzi.

Leave a Reply

Your email address will not be published.