Dirua ateratzeko, urte osoa lanean

2008tik Irurako Ikastola dirua ateratzeko formula bila dabil, etengabe. Ikastolako irakasle eta gurasoen kezka iturri amaierarik gabea da kreditua ordaintzea. “Esfortzu handia eskatzen digu. Askotan, zeure burua ikusten duzu gehiago arlo ekonomikoari begira, ikastolari eta proiektu pedagogikoari begira baino. Ez da egoera onena, eta nahiko genuke dena ordaindua izatea, baina ez dago dirua ateratzeko beste modurik”, nabarmendu du Larraitz Agirrezabala zuzendariak.

Diru gehien ematen duena Ñañarri Rallysprinta da. 2008an antolatu zuten lehendabizikoz, eta hilaren 16an izango da hurrena, ibilbide aldaketarekin. Urkizurako igoera izango da aurten. Horrez gain, taberna jartzen dute festetan, eta aurten Ene Kantak ikuskizuna ekarriko dute Tolosara, abenduan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.