Aurten 251.000 autolikidazio proposamen bidali dituzte

E. Goenaga Lizaso

Gipuzkoako zergadunen %65 inguruk jasoko dute aurtengo errenta kanpainan autolikidazio proposamena. Gipuzkoako Ogasunak, izan ere, 251.000 proposamen bidali ditu. Autolikidazio proposamena jaso duten herritarrek astelehenean hasi ahal izan zuten jasotako proposamenak onartzen, baina ekainaren 25a bitarteko epea dute horretarako.

Autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenentzat edota jaso ez dutenentzat, berriz, gaur hasiko da errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea. Ekainaren 6ra bitarteko epe bat ireki du foru aldundiak horretarako, nahiz eta ez duen baztertzen epe hori gehiago zabaltzea, ordu libreak baldin badaude. Errenta edo aberastasunaren aitorpena Internetez egin nahi dutenentzat epea astelehenean irekiko da, eta ekainaren 25ean amaituko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.