Suminduraren Eguna egingo dute astelehenean

Lampedusako mosaikoaren aurrean bildu eta Suminduraren Eguna egingo dute astelehenean, 19:30ean. Europako mugan etorkinei ematen ari zaizkien tratuarekin suminduta dauden Errenteriako elkarte, eragile eta norbanakoek deitu dute elkarretaratzera, “Europa katastrofiko bat” sortzen ari direla salatzeko. Europako lurretan xenofobia eta arrazakeria zabaltzen ari direla salatuko dute, eta, aldi berean, mugak nazioarteko enpresa aberatsei zabalik eta bizi nahi duten pertsona xumeei itxiak daudela. Atxikimendu gehiago espero dituzte, baina hamasei elkartek bat egin dute dagoeneko deialdiarekin.

Leave a Reply

Your email address will not be published.