“Pasaiako etorkizunaren alde”, akordioa

“Premiazko” topagunea izan zen lehengo larunbatean Trintxerpen, Herrera Herrirak deituta. Batzar haren ondorio da Pasaiak Ahal Du-k, Ezker Anitzak, EH Bilduk eta Herrera Herrira-k berak izenpetutako akordioa, “Pasaiaren etorkizunaren alde”.

Funtsean, Pasaiari dagozkion erabakiak Pasaian har daitezen defendatzen du akordioak, eta pasaitarrek erabakitakoa kontuan har dadila exijitu, kanpokoen esku sartzerik gabe.

Atxikimendu gehiago biltzeari ekin diote orain sinatzaileek, norbere eremutik, akordioa ahalik eta eragile gehienek sina dezaten lortu nahi baitute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.