Donostian ere erabakia ardatz, ekainaren 5ean

Donostiara ere helduko da erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria ekainaren 5ean. 11:00etatik 15:00etara, Bulebarrean, hainbat ekintza antolatu dituzte: kale animazioa, musika, ekarpenetarako gunea, haur jolasak, taloak… Kutxak ere jarriko dituzte botoa emateko. Honako hau izango da proposatutako galdera: Donostian erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa bat antolatzearen alde zaude? Bai edo ez izango dira erantzun posibleak.

13:30ean egingo dute ekitaldi nagusia, eta 14:00etan Gure Esku Dago-ren kantua grabatuko dute. Besteak beste, Egan musika taldeak parte hartuko du.

Leave a Reply

Your email address will not be published.