Ideia zaparrada jasotzeko laborategia, asteazkenean

Bagera berritzeko prozesuak hainbat hanka ditu, eta horietako bat Ideia Laborategia izango da. Asteazkenean jarri dute lehen hitzordua, 19:00etan, Bageraren egoitzan (Hernani kalean), eta Bagerakideek zein euskararen inguruko kezka duen edozein donostiarrek parte har dezake bertan. Idoia Trenor da horren arduraduna, eta hark azaldu ditu laborategiaren inguruko gorabeherak. “Lehen saio honetarako ordu eta erdiko saio bat prestatu dugu. Abiapuntu gisa ikusten dugu, ideia berriak garatzen hasteko bidean. Ideia zaparrada jaso nahi dugu, esaten den guztiaren bilketa egingo dugu eta, gero, lantaldean saiatuko gara jasotako guztiari forma ematen”.

Lehenengo saioan “2017an Donostia euskaldunduko dugu. Nola? Nork? Norekin?” galderei erantzun beharko diete laborategira joaten direnek. Hurrengo saioetan proposamenak zehazten eta proposamenak gauzatzeko bideak lantzen jarraituko dute.

Leave a Reply

Your email address will not be published.