Kronologia

Zalantzaz eta zurrumurruz betetako uda izan du GBCk.

Maiatzak 22. Maila galdu zuen.

Ekainak 14. Palentziak eta Melillak, Urrezko LEB ligatik ACB ligarako igoera lortu zuten bi taldeek, uko egin zioten igotzeari.

Ekainak 16. GBCko zuzendaritzak jakinarazi zuen ACBn jarraitzeko intentzioa zeukatela.

Ekainak 20. ACBn jarraitzeko urratsak egiten ari zirela adierazi zuen klubak.

Uztailak 4. ACBn jarraitzeko gonbidapen ofiziala jaso zuen GBCk.

Uztailak 12. Urrezko LEB mailan eman zuen izena GBCk.

Uztailak 14. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu zuen bigarren mailan aritzeko, ACBn jarraitzea ez zelako “bideragarria”.

Uztailak 21. Urrezko LEB mailan jokatzeko onarpena jaso zuen.

Abuztuak 12. Fitxatutako lehen jokalariak aurkeztu zituen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.