KIlometroak 2016

Aurtengo Kilometroak jaiaren ibilbideak 4,5 kilometro ditu —laua eta erosoa dela diote antolatzaileek—, eta ibilbideak zeharkatzen dituen bost guneetan banatu dituzte eguneko ekitaldiak. 09:30etik 19:00etara bitartean, egitarau zabala atondu dute.

1. gunea
Ikastola
Egun osoko egitarauaz gain, umeentzako puzgarriak egongo dira.

09:30. Zirkuituaren irekiera ekitaldia.
10:00. Erronka probaren aurkezpena.
10:30. Moittuai musika taldearen emanaldia. Bergarako taldea da, eta hainbat talde euskaldunen kantuak jotzen dituzte.
11:00. Erronkaren lehen proba jokatuko da.
12:00. Bergarako Aranzadi ikastolako Moises Azpiazu dantza taldearen ikuskizuna. Hainbat adinetako dantzariek osatzen dute Moises Azpiazu taldea, eta emanaldi berezia prestatu dute Kilometroak jairako.
12:00. Omenaldia eta lekukoaren aldaketa.
12:30. Irrien Lagunak.
13:00. Erronkaren bigarren proba jokatuko da.
14:00-19:00. Irrien Lagunak.

2. gunea
Espoloia-Arrizuriaga
10:00. Oso Fan pop bikotearen kontzertua.
11:00. Iker Lauroba abeslariaren emanaldia.
11:00. Erronkaren lehenengo proba jokatuko da.
12:00. Burun Danga. Donostiako taldeak argitaratu berri duen Malus Domestika lan luzea aurkeztuko du.
13:00. Perlak taldearen kontzertua. Talde zarauztarrak maiatzean aurkeztu zuen azken lana: Itzaletatik.
13:00. Erronkaren bigarren proba jokatuko da.
14:00. Eraul taldeak eskainiko du kontzertua.
14:30. Anari. Zure aurrekari penalak azken diskoan oinarritutako emanaldia eskainiko du Anari Alberdik.
16:00. Joseba B. Lenoir Gang. Sexty Sexers, Sumision City Blues eta Willis Drummond taldeetan aritutako Joseba Baleztena gitarra jotzailearen bakarkako proiektua da. Talde moduan taularatuko da kontzertu honetan.
17:30. Sorkun. Ziklomorphosia azken lana taularatuko du Sorkunek. Erritmo dantzagarriei heldu die bakarlariak lan horretan: funka, soula, jazza…

3. Gunea
Labegaraieta
10:00. Trialsin erakustaldia.
11:00. Kometa. Vianako hirukoteak indie-rock estiloa jorratzen du, eta 2015ean aurkeztutako Grabitatea diskoa joko du oholtza gainean.
12:30. Autobus Magikoa taldearen kontzertua. Roots reggae estiloa jorratzen du Oiartzungo talde horrek.
14:00. Emon taldearen emanaldia. Kilometroak 2016ren Demasa abestiaren egileak dira. Estilo dantzagarriak nahasten dituzte: ska, funka, cumbia…
14:00. Bazkaria Erronka probako parte hartzaileentzat.
14:00. Trialsin erakustaldia.
15:00. Disko festa Oihan Vegarekin.
15:30. Erronka probaren finala.
17:30. Skakeitan. Estilo nahasketa da taldearen ezaugarria. Orekariak bigarren diskoa aurkeztuko dute Bergaran.

4. gunea
Matxiategi
10:00. Fan & Go erromeria taldearen emanaldia.
11:00. Erronkaren lehengo proba.
12:00. Ze Esatek taldearen kontzertua. Inoiz egin dugun diskorik onena estudioko azken lana aurkeztuko dute oholtza gainean. 2011ko Azpeitiko Kilometroak jaiaren abestia egin zuten.
12:00. Asier Muniain surflariak carver erakustaldia egingo du.
13:00. Erronkaren bigarren proba jokatuko da.
14:00. Doctor Deseo taldearen kontzertua. Bilboko taldeak kontzertu berezia eskainiko du Bergaran. Bakarra. Euskaraz soilik abestuko dute.
15:30. Fly Shit taldeak kontzertua emango du. Euskal Herriko hardcore mugimenduan erreferente da Bergarako talde hau.
17:30. Azkaiter Trio hirukotearen emanaldia. Unai Azkarate musikari bergararraren proiektu berria da. Blues eta rock klasikoa jotzen dituzte.

5. gunea
Matxiategi
10:00. 2zio taldearen kontzertua. Rap musika egiten du Ziburuko hirukoteak. 2015ean argitaratutako Bideak diskoa taularatuko dute.
11:00. Erronkaren lehengo proba jokatuko da.
11:00. Erraldoiak eta buruhandiak aterako dira.
12:00. Tio Teronen Semeak dantza taldearen emanaldia. Hainbat jatorritako dantzariak batuta, dantza eta umorea uztartzen dituzte.  Emanaldietan ikusleekin harreman berezia sortzen dute.
13:00. Erronkaren bigarren proba
13:00-16:00. Herri bazkaria izango da frontoian.
14:30. Aukeran dantza konpainiaren emanaldia. 1997an Edu Muruamendiaratz dantzari eta koreografo bergararrak sortutako taldeak dantza tradizionala eta garaikidea nahasten ditu.
16:00. Anje Duhalde abeslariaren emanaldia. Bere ibilbideari gainbegiratua egingo dio kontzertuan, Ibilean azken zuzeneko diskoa aurkeztuta.
17:30. Oxabi. Galdakaoko eta Gernikako musikari gaztez osatutako erromeria talde euskalduna da. Euskal Herriko plazak astintzen dihardu 2006az geroztik.