VII. Mikologika: egitaraua

Gaur, urriak 21

Elkarteen arteko pintxo lehiaketa. Zerkausian, 18:00etan.

Txanpi On Fest. Berdura plazan, 18:30etik 23:30era.

Bihar, urriak 22

Azoka. Mikologika Azoka Trianguloan, 12:00etatik aurrera. Tolosaldeko eta Goierriko hainbat jatetxetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte onddoak eta perretxikoak erabiliz. Pintxoa dastatzen dutenek zozketa batean parte hartuko dute. Azokaren barruan, DBHko 1. mailako ikasleek bezperan bildutako perretxikoen erakusketa eta BOX.A taldekoen tailerrak izango dira.

Afaria. Amaiera afaria Kasino elkartean. Bazkideentzako eta gonbidatzen dituzten lagunentzako afari berezia.

Leave a Reply

Your email address will not be published.