Donostia hiriari lotutako ibilbide oparoa

O.M.

Gaur egun irakasle dihardu Victor Gomez Pinek (Bartzelona, 1944) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Matematikaren Filosofia erakusten. Azken 25 urteak Bartzelonan eman ditu, baina aurretik Dijongo eta Parisko unibertsitateetan (Frantzia) lan egin zuen, baita EHUn ere. Donostiako Zorroagako filosofia fakultatearen sortzaileetako bat izan zen, 1979. urtean, eta orain bi urte honoris causa doktore izendatu zuen EHUk.

Tesia Aristotelesi buruz idatzi zuen Gomez Pinek, eta oso gaztetatik agertu zuen kezka fisika kuantikoaren inplikazio filosofikoengatik. Liburu ugari idatziak ditu, baita iritzi artikuluak ere, eta sari garrantzitsuak irabazi ditu, tartean, Espasa eta Anagrama argitaletxeenak, saiakeraren atalean.

Katalana ez ezik, gaztelania, ingelesa, italiera, frantsesa eta grekoa dakizki. Errusieraz mintzatzeko gai da, baita euskaraz ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.