Doctora Creativa: egitaraua

IKASTAROAK

Gaur, ostirala. Liburu-joste esperimentala, mikroedizioa eta fanzineak.
Otsailak 18. Sortzeko Jostailuak.
Otsailak 22. Inauteria Recicled Kit. Ikastaroak 17:00etatik 20:00etara izango dira. Gehienez hogei laguneko taldeak, adin guztietarako. Izen-ematea: dracreativa@gmail.com edo www.boxagara.com.

SAIO IREKIAK

Otsailak 12. Collage Gudua; etxeko aldizkari zaharrekin eta abarrekin bataila surrealista egingo dute, 17:00etatik 20:00etara.
Otsailak 15. Perfo-eskola birtuala Murtziako (Espainia) gaitasun handiko ikasleekin batera, Skype bidez, 17:00etatik 20:00etara.
Martxoak 3. Amaiera-koktela. Hitzaldia, ate irekiak eta esperientzien evaluPartya, 18:00etatik 23:00etara.

EKINTZAK

Kazetaritza Ilustratuak. Box.A-k ostegunero egiten dituen Ostegunik jam session-ak irauten duten bitartean erretratuak egingo ditu. Otsailaren 16an eta martxoaren 2an, 22:00etatik aurrera.