Kronologia

GuraSOSen ekimenez, hainbat prozesu daude martxan:

Parte hartzea

2016ko uztaila. Parte-hartze prozesua xede zuen egitasmo juridiko bat aurkeztu zuen GuraSOSek aldundian. Uztailaren 28an, diputazioaren ezezkoa jaso zuen. Helegitea jarri zuen GuraSOSek.

2016ko abuztua. Aldundiak errekurtsoa jarri zion GuraSOSen helegiteari, baina Donostiako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion guraso taldeari, eta auzibideak jarraitu egin zuen. Prozesu parte hartzaile bat bideratu bitartean adjudikazio prozesua gelditzeko eskatu zion auzitegiari, baina, erantzunik ez zuela ikusita, EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo zuen.

2016ko abendua. Erraustegiaren adjudikazioa eteteko agindu zion Donostiako Auzitegiak aldundiari, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian GuraSOSek jarritako helegitearen inguruan erabaki bat eman arte.

2017ko urtarrila. Adjudikazioari jarritako helegitea baztertu zuen EAEko auzitegiak. Orain, Donostiako Auzitegiaren epai bat espero dute parte hartzeari lotuta; “ez da gehiegi luzatuko”. Helegitea jarri ahalko zaio EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Konstituzionalean eta Europan ere badauka bidea.

Ingurumen baimena

2016ko abendua. Erraustegiaren ingurumen baimenari helegitea jarri zion EAEko Auzitegi Nagusian eta Donostiako Auzitegian, eta lizitazioaren baimena bertan behera uztea ere galdegin zuen. Auzibide hori argitu bitartean lanen adjudikazioa eteteko eskatu zuen.

2017ko otsaila. EAEko auzitegiak atzera bota du lanen adjudikazioa eteteko eskaria. Demanda bat prestatzen ari da GuraSOS: “Hor nobedadeak egon daitezke guk aurkeztuko ditugun frogetan”.

Hondakin plana

2017ko urtarrila. Hondakin plana luzatzearen kontra helegitea jarriko zuela iragarri zuen GuraSOSek. Taldeak azaldu du Gipuzkoako aurrekontuetan xedapen gehigarri bat onartu zutela planaren epealdia handitzeko, obrak bukatu arte. “Luzatu egin denez tartean informazioa eta debatea ireki gabe, legeak agintzen duen bezala, luzapenari helegitea jarriko diogu, herritarren eskubideak urratu egin direlako, eta legea bera ere bai”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.