Martxoaren 8a: hainbat deialdi

Zabalagoa edo apalagoa, Gipuzkoako herri guztietan atondu dute Martxoaren 8aren inguruko egitaraua. Toki askotan, udalaren eta herriko emakume taldeen artean antolatutako jarduerak dira. Honako hauek hurrengo asterako hainbat proposamen dira.

Alegia
Gaur. Alardearen seme-alabak filma. 17:30ean, Elizpen.Ondoren, zineforuma Hirusta taldearekin.
Bihar. Futbolariak eta printzesak antzezlana. 16:00etan, Elizpen.

Altzo
Gaur. Erradikalak gara,  Ane Labaka bertsolariaren eta Beatriz Egizabal antzezlearen emanaldia. 18:00etan, Batzarremuñon.

Andoain
Gaur. Silvia Aierra Muruzagaren El burdel de Lola argazki erakusketaren aurkezpena; eta Andoaingo Udalak aurten aitortza egiteko  hautatu dituen zortzi emakume andoaindarren izenen jakinarazpena. 18:30ean, Basteron.
Gaur. Koadernoa zuri antzezlana, Itziar Ituño eta Miren Gojenolarekin. 21:30ean, Basteron.
Martxoak 7. La prostitución en Euskadi, una realidad escondida hitzaldia, Askabideko Maria Angeles Ariasekin. 19:00etan, Basteron.

Arrasate
Martxoak 7. Emakumeak protagonista: Garbiñe Biurrun elkarrizketatuko du Arantza Santesteban Perezek. 19:00etan, Kulturaten.
Martxoak 8. Manifestazioa, Sambamaña batukadak lagunduta. 19:00etan, Seber Altube plazatik abiatuta. Leloa: Asko eta askotarikoak gara. Gora feminismoak!
Martxoak 11. Emakume artisau eta baserritarren azoka. Seber Altube plazan, goiz osoan.

Azpeitia
Martxoak 6. Sufragistas filmaren emanaldia, 16:30ean, Baigeran.
Martxoak 8. Elkarretaratzea, plazan, 19:00etan.
Martxoak 10. Zineforuma: Beldur Barik. 17:30ean, Gaztelekuan.

Beasain
Gaur. Emakume militantearen rolak hitzaldia, Zuriñe Rodriguezekin. 18:30ean, udaletxean.
Martxoak 8. Omenaldi-aitorpena herriko bi emakumeri. 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Martxoak 11. Emakumeen asteko ohiko bazkaria, Arrieta jatetxean, Asmube Beasaingo emakume taldeak antolatuta.

Bergara
Martxoak 5. Neskatoak dokumentala, eta, ondoren, Jon Abril Olaetxea zuzendariarekin solasaldia. 19:30ean, Zabalotegin.
Martxoak 8. Berdinkatea, herriko hiru ikastetxeak eta plaza lotzeko umeen giza katea, 11:15ean.
Martxoak 12. Futbolariak eta printzesak umeentzako antzezlana, 18:00etan, Zabalotegin.

Donostia
Martxoak 8. Euskal Herriko Koordinadora Feministak deitutako mobilizazioa, 19:00etan, Bulebarrean.
Martxoak 9.  Txillardegi Gogoan: Elsa Scheelen nobelaren irakurraldi dramatizatu eta musikatua. 20:00etan, liburutegiaren sotoan (San Jeronimo kalea).

Errenteria
Gaur. Emakumea eta sexualitatea  eta Maskulinitateak tailerrak, 18:30ean, gaztetxean.
Martxoak 8. Eskualdeko manifestazioa, 19:30ean, kiroldegitik aterata. Leloa: Eskuinetik eman, feminismotik erantzun.
Martxoak 9. Ni ez naiz feminista, ala bai?  hitzaldi-tailerra, 18:00etan, Xenpelar etxean.

Hondarribia
Martxoak 8. Hondarribian bisita gidatua: Ezagutu zure Hiria-Hondarribitik pasa diren zenbait emakume entzutetsu. 11:00etan, Arma Plaza turismo informaziogunean.

Irun
Gaur. Emakumeen topaketa eta Un palillo pal diente antzezlana, 17:30ean, Uxoa elkartean.
Martxoak 8. Emakumeen topaketa, Bidasoaldeko Elkarte Feministak eta I-Romi elkarteak antolatuta. 10:30ean, Oiasso museoan.
Martxoak 8.  Elkarretaratzea, 19:00etan, Zabaltza plazan, Egun guztiek izan beharko lukete martxoaren 8a leloarekin.

Lezo
Bihar. Sufragistas lanarekin bideo-foruma. 18:00etan, Gezalan.
Martxoak 6.  Envejecer no es pecado y no está prohibido hitzaldia. 18:00etan, musika eskolan.
Martxoak 8 eta 15. Maitasun erromantikoari buruzko tailerrak. 17:30ean, musika eskolan.
Martxoak 9. Tipi Topa berezia. 11:00etan, Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.

Oiartzun
Gaur. Araitz Rodriguez gidoigilearekin Gu, Euskaldunako emakumeak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Martxoak 8. Feministak plazara! ekintza eta pintxo-topa. 17:30ean, Doneztebe plazan. 18:55ean, autobusa Errenteriara, eskualdeko manifestaziora joateko.
Martxoak 11. Emakume feministen bazkaria, 14:00etan, Joxixonian.

Ordizia
Gaur. Bideoforuma, Miriam Herbomekin: Mujeres e igualdad a través del cine. 17:30ean, Barrenan.
Martxoak 8. Kontzertua Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalekin. 17:30ean, Barrenan.
Martxoak 8. Elkarretaratzea, 19:30ean, Plaza Nagusian. Sokole perkusio taldea, Aneguria DJ, batukada eta aeroboxing erakustaldia izango dira.
Martxoak 8. Zinema alternatiboa: Party Girl. 20:30ean, Herri Antzokian.

Pasaia
Gaur. Jolas-poteo girotua, 19:00etan, Gure Zumardian (Antxo). Ondoren, Basari elkartean, afaria eta bingo feminista.
Martxoak 6. Printzesak kontu kontari ipuin kontaketa, Maider Galarzarekin. Pasai Donibaneko liburutegian, 17:30ean.
Martxoak 6. Emakume errefuxiatuak Europarantz: bide bihurri eta arriskutsuetatik zehar, 18:00etan, liburutegian (Trintxerpe).
Martxoak 7. Emakumeak eta bozka eskubidea Oarsoaldean, Jubilatuenean (Pasai Donibane), 19:00etan. Antolatzailea: Gure Esku Dago.
Martxoak 8. Kontzentrazioa alkateordetzan, 19:00etan (Trintxerpe).
Martxoak 8. Kontzentrazioa Gure Zumardian (Pasai Antxo), 19:00etan.
Martxoak 10. Emakumeen aldeko triki-poteoa, 19:00etan, frontoitik aterata (Pasai San Pedro).

Zarautz
Martxoak 8. Jende katea, 11:30ean, Zarauzko ikastetxeetako ikasleekin. Ondoren, elkarretaratzea, udaletxeko plazan.
Martxoak 8. Ipuin kontalaria: Filomena musugorri, errege. 17:30ean, Sanz Enean.
Martxoak 10. Hika taldearen Koadernoa zuri antzezlana. 22:00etan, Modelo aretoan.
Martxoak 9. Zinekluba: Techo y comida. 21:00etan, Modelon.
Martxoak 11. Emakume etxea eraikitze lanetan: autodefentsa tailerra, 11:00etan; dantza tailerra, 11:45ean; batukada, 12:30ean; inaugurazio ekitaldia eta luntxa, 14:00etan.

Zizurkil
Martxoak 7. Emakumeenganako errepresioa Frankismoan: Saturrarango adibidea hitzaldia, Ander Leonen eskutik. 18:30ean, Plazida Otañon.
Martxoak 8. Pintxo-potea betaurreko moreekin. 18:00etan.

Zumarraga-Urretxu
Martxoak 8. Kontzentrazioa, 12:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Leloa: Denok zeruari begira. Zerbait gertatzen ari da Urretxu eta Zumarragan. Denok zurekin, emakume.
Martxoak 11. Urola Garaiko emakumeen bazkaria, Urretxuko Hokaba jatetxean. Izena eman behar da, Urretxu, Zumarraga edo Legazpiko udaletxeetan.