Iparra Hegoa: Egitaraua

Ipar eta Hego Euskal Herriak bat eginda, ondorengo ekitaldiak izango dira Seguran hurrengo astelehenetik igandera bitartean:

Martxoak 27, astelehena
Hitzaldia, kultur etxean (19:00). Zerk bereizten gaitu? Eneko Bidegain izango da hizlaria eta Maddi Ane Txoperena moderatzailea.
Topaketa. Garaziko ikastolako eta Segurako haurrak elkarrekin izango dira martxoaren 27an eta 28an. Egitarau berezia izango dute: buruhandiak, kantaldia, dantzak, bisitak, antzerkia, jolasak, bazkari-askaria, jaialdia…

Martxoak 28, asteartea
Hitzaldia, kultur etxean (19:00). Zerk batzen gaitu. Xamar, Erik Etxart eta Andde Saint Marie izango dira hizlariak, eta Eneko Bidegain moderatzailea.

Martxoak 29, asteazkena
Hitzaldia, Elorri elkartean (19:00). Gastronomian ageri diren aldeak. Ramuntxo Berria eta Iker Markinez izango dira hizlariak.

Martxoak 30, osteguna
Bertsolariak. Amets Arzallus eta Julio Sotorekin bertso eta kantu poteoa egingo dute 19:30ean, Kuxkuxtu txaranga lagun dutela. Jone Iturrioz eta Eneko Araiztegi izango dira gai jartzaileak. 21:30ean bertso-kantu afaria egingo dute plazako karpan.

Martxoak 31, ostirala
Afaria. Arkume errea eta sagardoa izango dira jan-edateko, Polekeleke eta Kuxkuxtu txarangek eta Speiz Mukaki dantzariek girotuta. Iruñeko Altxatu taldea eta DJ Bull izango dira ondoren, 00:00etan.

Apirilak 1, larunbata
Mendi irteera (09:00). Segurako plazatik abiatuta, ingurua ezagutuko dute hala nahi duten mendizale guztiek.
Gazteen topaketa (eguerdian). Euskal Herriko gazteen topaketa eta bazkaria egingo dute. Gazteen arteko ekintzak ere izango dira.
Dastaketa (19:00). Taloen eta Euskal Herriko ardoen dastaketa, kale animazio eta guzti. Polekeleke eta Kuxkuxtu txarangek eta Speiz Mukaki dantzariek girotuko dute dastaketa.
Dantzaldiak, herriko plazan. Patxara (23:00) eta Iñazki taldeak (00:00).

Apirilak 2, igandea
Sukaldaritza (10:00). Erregosien txapelketa.
Ekitaldia, udaletxean (11:30). Goierriko eta Ipar Euskal Herriko hautetsiekin ekitaldi instituzionala.
Animazioa (goizean). Txistulariak, trikitilariak, dultzaina joleak, albokariak… Fanfarreak kalez kale ibiliko dira 12:00etan, Zarena Zarelako dantza taldearekin batera, eta txakolin dastaketa izango da 13:00etan.
Ekitaldi nagusia (14:00). Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura irudikatzen duen gereziondoaren alboko ekitaldia. Nikolas Blain hautetsia eta Udalbiltzako partaidea izango da gonbidatu berezia.
Bazkaria (14:30). Herri bazkaria Kuxkuxtu txarangak girotuta, eta sukaldaritza lehiaketako sari banaketa.
Amaiera (16:30). Muxikoak plazan, eta hurrengo urtera arte agurra.