Egitaraua

Azken urteotan bezala, aurten ere Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu dute indar frankisten aurkako erresistentzia oroitzeko ekitaldia. Lau eguneko egitaraua prestatu dute. Atzo egin zuten lehen ekitaldia, Memoriaren ganbaratik dokumentalarekin, eta ekitaldiz beteta datoz hurrengo hiru egunak ere:

Gaur
18:30. Robert Egby eta Nicholas Rankin idazleen hitzaldia, Elgetako Udaletxean. 36ko gerrari buruzko lanketa egin dute. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Bihar
12:30. Antzerki emanaldia Elgetako Udaletxean: 43º13’44”N.
18:00. Elgeta gerra garaian gaitzat hartuta, bisita gidatua.
18:30. Antzerki emanaldia Elgetako Udaletxean: 43º13’44”N.
19:30. Orkresta elektrotxaranga taldea kalez kale ibiliko da, giroa berotzen.

Etzi
10:00. Ongietorria eta hamarretakoa Elgetako plazan.
10:15. Elgeta duela 80 urte, antzezpenak.
11:00. Gudari eta milizianoak frontera.
11:30. Intxortako borroken errekreazio herrikoia.
12:15. Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez lelopean, ibilaldia Elgetara.
13:00. 1936-37ko gudan faxismoak eraildako elgetarrei omenaldia egingo diete pilotalekuan.
14:15. Bazkari herrikoia.
Egun osoan.
Condor Legioaren erakusketa eta IV. Azoka Memorialista.