Egitaraua

Bihar hasi eta hilaren 26ra arte, zazpi eguneko dantza egitaraua prestatu dute Aretxabaletan, Jaiki elkartearen eskutik —udalaren laguntzarekin—, eta haur dantzarien eguna egingo dute segidan, maiatzaren 28an, igandean. Dantza erakustaldiak, ikastaroak, ate irekiak… Denetik izango da:

Maiatzak 20, larunbata
10:00-13:00. Haur eta helduentzat hip-hop ikastaroak, kirol etxean (Laia Molina).
10:00-13:00. Dantza sortzailea (Mariaje Ariznabarreta) eta Swing ikastaroak (Aiala Larreina eta Paula de la Fuente), Arkupen.
11:00-12:00. Kontakids ikastaroa, 2-5 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat, kirol etxean (Zigor Lasagabaster).
13:30. Dantza afrikarren ikuskizuna, Duranan (Diape Liguey).
14:30. Jam-Ñam ikuskizuna, plazan, inprobisazioa eta bazkaria.
18:30. Dantza ikuskizunak, Duranan: tximeleta oihal akrobaziak (Agurtzane Telleria), flamenkoa (La Pulga), swinga (Aiala Larreina eta Paula de la Fuente) eta hip-hopa (Laia Molina).

Maiatzak 21, igandea
10:00-13:00. Klake ikastaroa, kuartelean (Rafa Eizagirre).
13:30. Klake ikuskizuna, Duranan.

Maiatzak 22, astelehena
18:00. Kontakids egitasmoaren ate irekiak, kirol etxean, eta emakume sahararren dantza ikuskizuna, udaletxe zaharrean.

Maiatzak 23, asteartea
17:00. Saloi dantzak eretiratuentzat, Duranan; gorputz espresioa eta jolasak 5-8 urte arteko haurrentzat, ate irekiak, kuartelean.
18:00. Habrá que ponerse cachas ikuskizuna, Duranan (Ebi Soria eta Xabi Madina).
19:30. Flamenko fusioa, ate irekiak, Duranan.

Maiatzak 24, asteazkena
17:00. Ludoteka Dantzan ikuskizuna, plazan.
18:30. Euskal dantzak erretiratuentzat, plazan.

Maiatzak 25, osteguna
18:00. Oihal akrobazia, ate irekiak, Duranan.
19:00. Zine kluba, Arkupen.
Flash Dance.

Maiatzak 26, ostirala
18:30. Jaiki elkartearen ikuskizuna, eliza ondoan.
19:15. Rueda Cubana ikuskizuna, Duranan.

Maiatzak 28, igandea
Egun osoz. Haur Dantzarien Eguna, Leizarra Musika Eskolak antolatuta.