Egitaraua

Goizean hasi eta goizaldera arte, egun osoko egitaraua prest daukate Arrasaten, Euskal Herriko Batukaden V. Topaketan. Parte hartzaileentzako ekintzak izango dira goizekoak, eta herritarrei irekitakoak arratsaldetik aurrerakoak:

10:30. Partaideei harrera herriko plazan, Arrasateko trikiti eskolak lagunduta. Talde guztien aurkezpena egingo dute bertan; eskumuturrekoak, txilibituak eta itsasgarriak banatuko dituzte; topaketarako prestatutako erritmoaren errepasoa egingo dute; eta instrumentuak gordeko dituzte.
11:30. Tailerrak, izena emandako parte hartzaileentzat. Txalaparta (Ttakun txalaparta taldea), panderoa (Arrasateko trikiti eskola), Body Percussion (Odei Astibia ZoZongo) eta euskal dantzak (Txikitxu-Arrostaitz).
13:30. Poteoa, Orkresta elektrotxarangak girotuta.
15:00. Herri bazkaria.
17:00. Tailer irekia: batukaden erritmoan dantza.
18:00. Batukaden kalejira herrian zehar; sanbodromoa.
20:00. Ekitaldi nagusia herriko plazan: Euskal Herriko batukaden bost minutuko emanaldiak izango dira lehenengo, Mallorcako Batucada Sarava taldeak ikuskizun berezia egingo du ondoren, eta parte hartzaile guztiak elkarrengana bilduko dira azkenik, topaketarako prestatutako erritmoa jotzera.
21:30. Partaideentzako afaria,
pintxo-pote itxurakoa.
21:30. Kontzertuak herriko plazan, Arrasateko Udalak antolatuta:
Los Misterios, The Potes eta B.A.R. taldeak.