Gipuzkoako sei talde ariko dira Gipuzkoako Ligan

San Juan, Hibaika, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Hernani eta Kaiarriba Donostiarra. Gipuzkoako sei klub horiek ariko dira, bihartik aurrera, Gipuzkoako Ligan. Deusto, Lea-Artibai eta Portugalete ere lehian izango dira, eta baita Castreña ere.

Bilbon jokatuko dute lehen estropada, bihar, 11:30etik aurrera, eta ligak 11 estropada izango ditu guztira. Ohi bezala, bi luze eta ziaboga bat izango dituzte estropada guztiek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.