Euskara, gaztelania eta ingelesari erreferentzia

Era eta sight hitzen jokotik sortu dute Erasight, euskarari, gaztelaniari eta ingelesari keinu eginez. “Ikuspegia” esan nahi du ingelesezko sight hitzak. “Zentzu baikorra du”, azaldu du Anaitz Goiak. Gaztelaniazko era hitzarekin, berriz, gizartea “aro berrian” sartzen ari dela irudikatu nahi izan dute. “Digitalizazioaren aroan, Industria 4.0an, business intelligence delakoan…”. Eta, euskaraz, erabaki hitzaren hasiera da era. Ondorengo helburua bete nahi du Erasight-ek: “Aro berrian erabakitzeko perspektiba hobea izatea; etorkizunean lehiakorragoak nola izan erakustea”.

Goierri eta Bilbo artean egongo da Erasight. “Negozio eremu garrantzitsua dago Bilbon, baina baita Goierrin ere”. Goiekik emandako saria “oso baliagarria” zaie enpresek eurak ezagutzeko. “Eta guk enpresak ezagutzeko”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.