Asteburuko ibilaldia

Comete sareko kideek bihar eta etzi egingo dute Euskal Herrian egiten zuten bidea oroitzeko ibilaldia. Honako hau da egitaraua:

Bihar

08:00. Errenteriatik autobusak abiatuko dira Zokoara (Lapurdi).

09:00. Naziek hildako sareko kideei omenaldia Zokoa-Ziburuko hilerrian, eta, ondoren, gosaria.

10:30. Ibilbidearen hasiera.

12:30. Sareko kideei omenaldia Urruñako (Lapurdi) Bidegain Berri baserrian.

15:30. Bidasoa ibaia zeharkatu aurretik (16:00etan), bertan hil zituzten hegazkin gidarien omenezko ekitaldia.

18:30. Errenteriara buelta.

Etzi

07:30. Autobusa abiatuko da Errenteriatik.

08:00. Bidasoa ibaitik Oiartzunera arteko bidea hasiko dute partaideek, Sarobe baserrira. Handik Tolare baserriraino jaitsi, autobusek ibiltariak jaso, eta Errenteriara eramango dituzte.

14:30. Errenteriako Udalaren harrera ibiltariei eta Comete sarearekin harremana izan zutenen senideei.

15:00. Bazkaria, Merkatuzar gunean.

Harremanetarako

Urdaburu mendizale elkartearekin jar daiteke harremanetan ibilaldiaren edo bestelako ekitaldien informazio gehiago jasotzeko, 943 52 78 79 telefono zenbakian edo urdaburu.mendi@gmail.com helbidean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.