30

Balentziaga museoaren kostua, milioi eurotan
Ia 30 milioi euroko kostuarekin amaitu zen hasieran sei milioi euroko aurrekontuarekin hasitako proiektua. Kopuru horretatik %35 Eusko Jaurlaritzak jarri zuen, beste hainbeste Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta %30 Espainiako Kultura Ministerioak. Getariako Udalak lurzorua eman zion museoari. 25 milioi euro eraikuntza lanetarako erabili ziren, eta 4,6 milioi euro behar izan ziren Aldamar jauregia eraberritzeko.