Egitaraua

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egun osoz landuko dute gaur jazarpenaren gaia, Bullying-aren mugak gainditzen jardunaldietan.
09:00. Hasierako ekitaldia: Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria eta Eli Moreno jardunaldien antolatzailea.
09:30. Izaskun Orue Sola psikologian doktorearen hitzaldia: Bullying-a zer da eta zer aldagaiekin erlazionatzen da?.
10:30. Urko Fernandez Pantallas Amigas egitasmoaren arduraduna: Hiritartasun digital arduratsua eta aktiboa nola sustatu haur eta nerabeen artean.
12:00. Mahai ingurua: Azpeitiko Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgi ikastetxeetako bullying-aren inguruko programen arduradunekin batera, Kepa Torrealdeak (Zeuk Esan zerbitzua), Maddi Imazek (familia baten esperientzia) eta Miren Isasik (psikologoa) osatuko dute mahaia.
15:30. Tailerrak:  (Ziber)bullying-a eta genero eraikuntza; hezkuntzan aztertu eta landu behar diren ezinbesteko erlazioak (Estibaliz Linares); Substantziarik gabeko menpekotasunak: zer dago mugikor baten atzean? (Paula Jauregi); Esku-hartze ekosistemikoa: gazteen bortizkeria egoerak eta bizikidetza hausturak nola kudeatu? (Ana Orozko); eta Bullying-ari, aurrez aurre, aurre eginez: noiz, nola eta nork zer egin? (Izar Arregi). Aldi berean egingo dira tailer guztiak.