900 jarduera baino gehiago biktimen omenez

1936ko gerrak eta gerra osteko diktadurak utzitako biktimen omenez dozenaka ekitaldi, omenaldi, indusketa, hitzaldi, erakusketa eta abar egin dira azken urteotan, eta guztiak mapa interaktibo batean jaso ditu Aranzadik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz (www.gipuzkoa.eus/ eu/web/bizikidetza/memoria-historiko/mapa). Erakunde publikoek eta memoria historikoaren inguruan aritzen diren elkarteek antolatutako omenaldiak eta ekintzak dira guztiak.

Biktimen inguruko jarduerak egin dituzten herriak agertzen dira Gipuzkoako mapa horretan, eta jardueraren inguruko datuak ikus daitezke herriak klikatuta. Mapa etengabe osatzen joateko asmoa dute, bai orain arte egin eta jaso gabe daudenekin, eta baita aurrerantzean egingo direnekin ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.