TENPLUEN IBILBIDEA

Loiolako santutegia

Arkitektura barrokoa. Loiolako santutegia Azpeitian dagoen monumentu gunea da. Erdi Aroko dorretxearen inguruan elkartzen diren eraikinek osatzen dute, eta basilika da hango ondarerik adierazgarriena. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen, Loiolako San Ignazioren omenez eta haren jaiotetxetik gertu. Arkitektura barrokoa du.

Arantzazuko santutegia

Arte garaikidearen ikur. Oñatiko mendietako ingurune naturalean dagoen monasterio frantziskotarra da Arantzazuko basilika. Bere historian hiru sute handi jasan ditu (1553an, 1622an eta 1834an), eta horren ondorioz beste horrenbestetan eraiki behar izan dute. 1951n basilika berri bat egitea erabaki zuten. Arte garaikidearen ikur bihurtu da.

Antiguako baseliza

Euskal Herriko ermiten katedrala. Gipuzkoako barrualdeko lehen parrokia da, eta Euskal Herriko ermiten katedral gisa hartzen da Zumarragakoa. Elizari buruzko lehen dokumentuak 1366. urtekoak dira, eta estilo erromanikoaren adibide argia da. Eraikinaren ezaugarririk deigarriena da egurrezko barrualdea duela. Zumarragako parrokia izan zen 1576. urtera arte.

Leave a Reply

Your email address will not be published.