Motzean

Zer eman dizu aktore lanak? Bizitzeko modu bat; lagunak.
Eta kendu? Lasaitasuna.
Zuzendari bat? Gustura egingo nuke lanen bat Miguel del Arco edo Andres Limarekin.
Aktore bat? Hainbeste daude… Ricardo Darin, adibidez.
Film bat? Ikusi dudan azkenetakoa: Tres anuncios en
las afueras [Three Billboards Outside Ebbing, Missouri].
Telesail bat? Ikusi dudan azkenetakoa hori ere: Feud.
Antzerki obra bat? Ikusi ez dudan bat, baina ikusteko
irrikan nagoena: La Ternura, Alfredo Sanzolek zuzentzen duena. Izugarria omen da.
Bikoizketa? Jende askok uko egiten dio, baina gehigarria izan da niretzat. Teknika handia eskatzen duen interpretazio modu interesgarria.
Antzerkia, zinea edo telebista? Denak. Lan onak gustatzen zaizkit niri. Asko goza eta sufri daiteke edozer gauza eginez.
Arazorik sortu dizu ezagun izateak? Ez.
Noiz eskatu zizuten lehen sinadura? Bi eta bat-en garaian izango zen. Orain, jada, argazkiak ateratzen dituzte.
Jendaurrera atera eta gidoia ahaztu zaizu… Gutxitan gertatu zait halakorik, eta momentu horietan erabateko konfiantza behar izaten da lankideengan.
Zeri diozu beldurra? Gauza askori. Nahiko beldurtia naiz. Gaixotasunari, heriotzari, ero bihurtzeari, miseriari…