Egutegia

Gaur hasita, bost kanporaketa eta finala izango ditu Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bat-batekoak, eta beste sei idatzizkoak. Afari giroan izango dira bat-batekoaren saio guztiak, finala barne.

Bat-bateko txapelketa
Gaur. Zestoako Lau Iturri elkartean.
Otsailak 23. Oñatiko Larrain-Gain elkartean.
Martxoak 2. Orioko Aldapa elkartean.
Martxoak 9. Ereñotzuko Ur-Mia elkartean.
Martxoak 16. Anoetako Kuku elkartean.
Apirilak 20 (finala). Lasturko Arruan Haundi baserrian.

Idatzizko txapelketa
Martxoak 6. Lezoko Gezala auditoriumean.
Martxoak 7. Hernaniko Biterin.
Martxoak 8. Tolosako Leidorren.
Martxoak 9. Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Martxoak 13. Arrasateko Amaia antzokian.
Martxoak 14. Elgoibarko ikastolan.
Martxoak 15. Azpeitiko Soreasu antzokian.
Martxoak 16. Orioko ikastolan.