Galdeketari bermea emateko, 3.000 sinadura

Dagoeneko abian dira Hartu Hitza Irun prozesuaren barruko ekinaldiak. Aurkezpena egitearekin batera, galdeketari bermea emateko sinadura bilketari ekin diote: herritarren 3.000 sinadura bildu nahi dituzte, Irungo biztanleen %5 inguru. Apirilaren 29ra arteko epea jarri dute kopuru horretara iristeko.

Horren ondoren, irundarrei egin beharreko galdera zehazteko prozesua hasiko da, eta maiatzaren 19an aurkeztuko dute galdera hori jendaurrean. Bermea eta galdera izanda, Hartu Hitza Irun elkarteko kideak buru-belarri hasiko dira eguna antolatzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.