Motzean

Zuretzat zer da atletismoa? Bizitzeko modu bat.
Lehen lasterketa? 13 urterekin izango zen, Valladoliden [Espainia], Espainiako Kros Txapelketan.
Lasterketa bat? Donostiako maratoia.
Garaipen bat? Spartathloia. Ez nuen irabazi, baina garaipenaren parekoa izan zen.
Parte hartzea gustatuko litzaizukeen lasterketa hori? Triatloiren bat, baina igeri oso txarra naizenez…
Lesioak? Zerrikeria galanta.
Zenbat entrenamendu egiten dituzu astean? Korrika, orain, bost. Eta beste bi igeri.
Jesus Egimendia? Pozoi hau barruraino sartu zidana.
Idoia Esnaola? Begirada batekin jada badaki zer pentsatzen ari naizen. Izan nezakeen laguntzailerik onena.
Cristina Gonzalez? Neke laguna.
Donostiarrak atletismo kluba? Bertako bazkide naiz.
Hernaniko atletismo kluba? Betirako nire etxea izango da. Betidanik sentitu izan naiz klub horretako kide.
Noiz hartuko duzu erretiroa? Batzuetan aritzen naiz pentsatzen, baina ez dakit.
Bizitzeko leku bat? Primeran nago bizi naizen lekuan, Hernanin.
Bertan galtzekoa? Asko. Baina… Hondartza exotiko horietakoren bat, etzanda egoteko.
Zeri diozu beldurra? Arratoiei. Oso beldurtia naiz.
Aholku bat? Gustatuz gero bakarrik egiteko korrika; norbere burua ez engainatzeko. Gustatu ezean, aitzakia bila ibiltzen gara egunero.