Aholkuak

Hainbat neurri hartuz gero, samurragoa izango da gorputza biharko ordu aldaketara behar bezala egokitzea. Ondorengoak dira adituek ematen dituzten aholkuetako batzuk:

Aldaketa, pixkanaka. Aurreko egunetan gorputza aldaketara ohitzen hasi, egunero 5-10 minutu lehenago oheratuta.

Garaiz oheratu. Igande gauean ere ohi baino pixka bat lehenago joan ohera.

Eguzkia hartu. Egunean ordubete edo bi ordu eguzkitan egon ordua aldatu ondorengo bizpahiru egunetan.

Ohiturei eutsi. Eguneko ohiko jarduerak ordutegi berrira egokitu.

Melatonina osagarriak hartu. Lo hartzeko zailtasunak izanez gero, melatonina osagarriren bat, ezki lorea edo belarren bat hartu; medikuaren aginduz ez bada, ez erabili bestelako sendagairik.

Otordu arinak egin. Arin bazkaldu eta afaldu.

Ariketa fisikoa egin. Kirola egin egunean zehar, gorputzak gauean atseden har dezan.

Saihestekoak. Alkohola, kafea eta tabakoa saihestu.

Siestak neurtu. Saiatu siestarik ez egiten, eta, egitekotan, hogei minututik gorakoak ez izaten.

Kontuz sakelakoarekin. Ahal dela, oheratu aurretik saihestu sakelakoa, tableta eta ordenagailua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.