Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza herrian nahi dute

Astigarragako Herri Eskolara LH6 arteko umeak joaten dira; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez dago herrian. Martutenera (Donostia) joan behar izaten dute. Guraso Eskolakoak gai horren gainean ere badaude. Izan ere, 6.000 biztanleko herri bati badagokio DBHko institutu bat izatea, eta, etxebizitza gehiago egiten ari direnez, argi dute herrira jende gehiago etorriko dela eta kopuru hori gainditu egingo dela.

Gainera, Martutenen epe ertainera toki arazoak izango direla aurreikusten dute. Izan ere, Txominen eraikitzen ari diren eta eraiki nahi dituzten etxebizitzetara joaten direnei umeak Martuteneko eskolara bidaltzea egokituko zaie, eta horrek toki arazoak sortuko ditu.

Leave a Reply

Your email address will not be published.