Paco Arrillagak ez dauka asmorik dimisioa emateko

Touringen egungo zuzendaritzak bide guztiak agortu arte jarraituko du karguan. Hala jakinarazi dute Paco Arrilaga presidenteak eta Felipe Gonzalez idazkariak. Minduta daude Touring Berria plataformako kideen jardunarekin. Arrillagaren hitzetan, ez da egia elkartea arlo ekonomikoan eta kirol arloan hondoratuta dagoela. “Zuzendaritzara heldu ginenean, 24.000 eta 40.000 euroko bi zulo hartu behar izan genituen geure gain, eta horiek ordaintzen ari gara”.

Gonzalezek aitortu du iaz jokalari askok utzi zutela taldea. “Baina horrek ez dauka zuzendaritzarekin zerikusirik”. Arrillagak plataformari galdetu dio non zeuden Touringek zuloa zuenean. “Orduan inor ez zen agertu babesa ematera”. Gonzalezek “oldarkor” aritzea leporatu dio plataformari, eta hurrengo urteko hauteskundeetara aurkezteko gonbita egin die bertako kideei. “Prozedura errespetatu behar dute; bazkideena da azken hitza”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.