Eskualde guztietan behar dituzte familia berriak

Oporrak Bakean programako arduradunen arabera, Gipuzkoako eskualde guztietan dago beharra saharar umeentzat harrera familiak lortzeko. Hainbat eskualdetan helburuak finkatuta dituzte, baina bakarrean ere ez da iritsi aurreikusitako kopurura. Urola Kostan hamabost familia lortu nahi zituzten, eta lau bakarrik daude; Zumarraga, Legazpi eta Urretxun hamar familia lortzeko helburua jarri zuten, eta hiru lortu dituzte; Donostian 23 lortu dituzte aurreikusitako 30etatik; Oiartzunen bi falta zaizkie bederatziko helburua lortzeko; beste bina Hernanin eta Lasarte-Orian, bakoitzean bost familiara iristeko; Irun eta Hondarribian lau familia behar dira; eta Tolosaldean bakarra falta zaie. Goierrin ez zuten helbururik jarri, baina bi familia soilik lortu dituzte; ez dago familia berririk Andoainen, Bergaran, Arrasaten, Eskoriatzan, Zumaian, Azpeitian, Usurbilen eta Urnietan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.