Astelehenetik aurrera egingo dira aitorpenak

Gaur hasiko da Ogasuneko bulegoetan zerga aitorpena egiteko hitzordua eskatzeko epea, eta zerga aitorpenak astelehenetik aurrera egingo dituzte, ekainaren 30ean zerga kanpaina ixten den arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan emandako datuen arabera, guztira 259 milioi euro itzuli eta 224 milioi euro jasoko dira, eta 35 milioi euroko saldo negatiboa utziko luke kanpainak; horrenbestez, iazko zenbatekoa 17 milioi hobetuko litzateke.

Leave a Reply

Your email address will not be published.