4

N-1eko bidesarietan bildurikoa, milioi eurotan
N-1 errepidean kamioientzako jarritako AT bidesarietan —Irun, Andoain eta Etzegaraten daude— lau milioi euro bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtarrilaren 9an martxan jarri zutenetik. 8,7 milioi eurokoa zen urte osorako aurreikuspena. EAEko Auzitegi Nagusiak bidesarien kontrako epaia kaleratu zuen arren, aldundiak ez zuen utzi bertan behera, eta helegitea jarri zion ebazpen judizialari. Helegitean agertzen da aipatutako datu hori.