Zigor Kodearen aldaketa, ez aurrera ez atzera

Errepidean txirrindulari bat hiltzea zuhurtziagabekeriazko giza hilketa gisa tipifikatzen du Espainiako Zigor Kodearen 142. artikuluak. Zuhurtziagabekeria larria bada, urtebete eta lau urte arteko espetxe zigorra jaso dezake auto gidariak, eta gidabaimena gal dezake urtebetetik sei urterako epean. Zuhurtziagabekeria larria ez bada, ez dago espetxe zigorrik; hiru eta hemezortzi hilabete arteko isuna jaso dezake gidariak, eta epe berean gidabaimena erretiratzeko aukera jasotzen du Zigor Kodeak.

Ahots ugarik eskatzen dute Zigor Kodea aldatzea —zigorrak gogortzea zein tipifikazioa aldatzea—. Senarra bizikleta istripuan galdu zuen emakume batek 200.000 sinadura baino gehiago bildu zituen helburu horrekin, eta Espainiako Kongresuan tramitazioa hasi ere egin zuten. Alderdien arteko adostasunik ez zen izan, ordea, eta Kongresutik Senatura eta Senatutik Kongresurako buelta egin ostean, ez aurrera eta ez atzera dago.

Leave a Reply

Your email address will not be published.