Baliabideak

Ondorengoak dira Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileen baliabideak:

Zortzi parke. Bederatzi suhiltzaile parke daude Gipuzkoan, Donostiako Udalak kudeatzen duen Garberakoaz gain, aldundiaren menpeko zortziak: Zarautz, Tolosa, Irun, Legazpi, Ordizia, Eibar, Azpeitia eta Oñati. Gipuzkoako herri guztietarako erantzun denbora hamabost minutukoa da.

Lau-bost suhiltzaile txanda bakoitzean. Zazpi parketan, hiru suhiltzaile eta taldeburu bat egoten dira txandako. Bidasoako suhiltzaile parkean (Irun), berriz, bost suhiltzaile eta kabo bat egoten dira. Sei txandatan egiten dute lan.

234 langile. 156 suhiltzaile, 48 taldeburu edo kabo, hamasei sarjentu, zazpi sailburu eta sute abisua jaso eta koordinazio lana egiten duten zazpi operadore ditu suhiltzaileen zerbitzuak. 234 lagun guztira.

120 ibilgailu. Parke denetan daude mendian ibiltzeko ibilgailu arinak; kamioiei dagokienez, berriz, autobonba, autoeskailera eta trafiko istripuetarako kamioi bana dituzte parke guztietan. Parke bakoitzaren ezaugarrien arabera zehazten dira beste ibilgailuak: zisterna handiak, mendirako zisternak… 120 ibilgailu inguru daude guztira.

Leave a Reply

Your email address will not be published.