Irailaren 23an, Eskuzaitzetara martxa

Iraultza Txikien Akanpada izenpean, hiru eguneko kanpaldia egingo dute Zubietan, irailaren 21etik 23ra bitarte, bestelako Euskal Herri baten alde lanean ari diren herri mugimenduak uztartzeko asmoz. Lurralde Askea komunitate desobedienteak antolatu du kanpaldia, eta adin guztietako herritarrentzat da. Antolatzaileen arabera, “eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”. Besteak beste, irailaren 23an ibilaldia egingo dute Eskuzaitzetara, erraustegia eta kartzela eraikitzen ari diren eremura, azpiegitura horien kontra daudela adierazi eta lanak geldiarazteko eskatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.