Egitaraua

Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari eguna antolatu dute bihar Lazkaon, Joxemiel Iztueta zenaren heriotzaren 25. urteurrena aitzakia hartuta. Bertsolariaren jaiotetxean, Abalin baserrian, izango da omenaldia.

11:00. Lazkaomendiko Lartxai elkartetik abiatuta Abalin baserrirako ibilaldia egingo dute (15 minutu). Trikitilariak eta Lazkao Txiki (haren buruhandia) izango dituzte lagun ibilbidean. Zaldibiatik ere beste adar bat aterako da Abalin baserrira, eta han elkartuko dira.
11:30. Abalin baserrira bisita: Lazkao Txikiren gela, liburuak, garaikurrak, sehaska…
12:00. Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari: bat-bateko bertsoak eta bertso jarriak,
a capella kantatuak zein musikatuak. Honakoak izango dira partaide, besteak beste: Eusebio Igartzabal, Mikel Mendizabal, Millan Telleria, Xabier Amuriza, Eñaut Agirre, Unai Agirre, Felipe Barandiaran, Lazkao Txiki musika eskola… Ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango da.