Egitaraua

Bi egunez, hainbat eta hainbat musika diziplina landuko dituzte Amua festibalean. Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean eta auditoriumeko atondoan eskainiko dituzte emanaldi gehienak. Uxoa tabernan izango dira gaur iluntzeko bi DJ emanaldiak, eta Psilocybenean bihar iluntzekoak —5 euro ordaindu beharko dira—.

Gaur
11:00-14:00 eta 16:00-21:00. Musika Diskoaren Feriaren hasiera.
11:00. Alex Gasulla DJaren emanaldia (Cosmic Records).
12:30. Jesus Bombin DJaren
(Radio3).
17:00. Con la música a otra parte dokumentalaren aurkezpena eta emanaldia.
18:30. Mahai ingurua: Musikaren inguruko lanbideak gaur egun. Moderatzailea: Asier Leoz (Euskadi Irratia).
19:00. Bisonte DJaren emanaldia (Bartzelona-Hondarribia).
19:45. Educa con música proiektuaren aurkezpena.
20:00. Bohemian Rhapsody filmaren estreinaldia.
22:00. DJ M_faben emanaldia (Bartzelona).
23:00. DJ Flororen emanaldia (Radio3).

Bihar
11:00-14:00 eta 16:00-21:00. Musika Diskoaren Feria.
11:00. Goazen 5.0. Lehenengo kapituluaren aurre-estreinaldia.
12:00. Joseina Etxeberriarekin (Euskadi Irratia) musika eta irrati tailerra.
12:00. DJ M_faben emanaldia (Bartzelona).
13:00. Bisonte DJaren emanaldia (Bartzelona-Hondarribia).
16:30. Patti CakeS filmaren emanaldia.
17:00. Afamada Orquestina DJaren emanaldia (Hondarribia).
18:00. Eddie Mae DJaren emanaldia.
18:30. Autos de choque irrati saioaren grabazioa. Jesus Mombin eta Felipe Cabrerizo (Radio3 eta M21 Radio).
19:30. Felipe Cabrerizo. Expediciones polares editorialeko liburuen aurkezpena.
19:30. Black is Beltza filmaren emanaldia, Fermin Muguruza bertan dela.
22:00. En el lugar donde nace la lluvia, Didac Alcarazen eskutik.
23:00. Jesus Bombin eta DJ Floro DJen emanaldia (Radio3).
01:00. Makala (Globalfunk) eta Jawata antiDj Djen emanaldia.