Ostegunean izango da Getariako Txakolin Eguna

Asteazkenean txotx denboraldia zabalduta, txakolinaren txanda iritsiko da ostegunean, San Anton egunarekin batera. Urtero bezala, Txakolin Egunarekin aurkeztuko dute Getariako Txakolinaren uzta berria. 12:15ean hasiko da ekitaldi nagusia, pilotalekuan, eta bertaratzen direnek aurtengo txakolina dastatu ahal izango dute gero.

Gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egiten duten pertsona edo elkarteei omenaldi txiki bat egiten zaie urtero, eta Jakitea elkartea izendatu dute aurten Mahasti Jaun, bertako produktua eta sukaldaritza tradizionala bultzatzeagatik, eta Euskal Herriko produktuak nazioartean zabaltzeagatik. Gaur egun 432 hektarea baliatzen dira Getariako Txakolina egiteko, eta 150 mahastizale aritzen dira lanean mahastietan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.