Dena Zubietara; nora, bestela? »

Aitziber Arzallus
Zubieta, ofizialki, ez da udalerria: administratiboki Donostiaren eta Usurbilen artean banatuta dagoen auzoa da. Ez da handia: 480 bat biztanle ditu, eta 4,5 kilometro koadroko eremua du.

Denbora da trukerako txanpon berria »

Aitziber Arzallus
Ordulariaren orratzen mende bizi dira herritarrak. Norberak bere lanpostuan sartzen dituen lanorduekin, etxeko zereginekin eta seme-alaben zaintzarekin nahikoa izango ez balute bezala, bidaia agentzietako, supermerkatuetako, gasolindegietako eta banketxeetako langile ere badira orain.

“Diagnosia egitea da zailena” »

Unai Zubeldia

Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) izan duten haurren %30ek baino gehiagok nahasmenduarekin jarraitzen dute helduaroan. “Kontuan eduki behar da jatorri neurobiologikoa daukan nahasmendua dela ADHNa”, zehaztu du Iker Arrizabalaga psikologoak, Adahigi Gipuzkoako Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Elkarteko kolaboratzaile ere badenak. “Kasuak aztertuta, %76an gurasoren batek ere aurretik izan du gaixotasun hori, halakorik daukanik jakin ez arren”. Neurogarapenaren nahasmendua da ADHNa. “Haurtzarotik datorrena eta helduei ere eragiten diena”.

Javier Colorado: “Erosketak egiteko gunea baino gehiago da Urbil” »

Unai Zubeldia

2000. urteko maiatzaren 16an ireki zuten Urbil merkataritza gunea, eta “erreferentzia bihurtuta” iritsi da adinez nagusi izatera. Javier Colorado (Ordizia, 1974) 1998an hasi zen lanean supermerkatuen sektorean; 2003an, merkataritza guneen kudeaketa lanetan hasi zen, eta 2016ko urtarrilean izendatu zuten Urbileko zuzendari. Biharko ospakizunetan parte hartzeko deia egin die bezeroei; Urbil Fest jaialdia 11:00etan hasiko da, puzgarriekin eta txikienentzako eskaintzarekin, eta bete-beteta daukate egitaraua: bertsolariak, Tio Teronen Semeak, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Amaia Zubiria, Sonakay…

Peoiak erregea jan zuenekoa »

Beñat Alberdi

Epikak badu bere tokia kolektiboaren imajinarioan. Sarritan aurkeztu izan da arte sorkuntzetan; esaterako, David eta Goliaten kondairan, edota V de Vendetta komikian. Elgoibarren kasuan, errealitatearekin lotura edukiko luke epikak. Izan ere, Danobat Irekia, nazioarteko lehenengo txapelketa, antolatu du Elgoibarko Zubi Ondo xake taldeak, Danobat enpresaren eta udalaren laguntzarekin. Taula baten parean egin ahal izango dute epikarako bidea, datorren irailaren 22an eta 23an Elgoibarko Asmaola eraikinean xakeko maisu handien aurka lehiatzeko aukera eskainiko zaiolako mahai jokoan aritzen den orori. Peoiak erregea jateko aukera izango du, horrenbestez, egun batez.

Eragin dezala leherketa »

Unai Zubeldia

Zerbaiten hasiera izan nahiko luke biharko Azkoitian antolatuta daukaten Herrikoloreak jaialdiak. Egun osoko egitarau zabalean 70 ekintza baino gehiago txertatuta, herriko kultur eta kirol jardueren erakusleiho izan nahiko luke egunak. “Lagun artean sortutako kontua izan da dena”, hasi du azalpena Inge Beloki antolatzaile taldeko kideak. “Herrian kontzertuen kultura nahikoa itzalita zegoen sentsazioa zeukan jende askok, eta hasiera hartan musika arlotik hasi ginen ideiak botatzen”.

Blaugranak, erraietaraino »

Ikerne Zarate

Jarraitzaile leialak, zale prestuak, sekula kale egiten ez duten horietakoak. Distantziak ere ez ditu kikiltzen, eta harro janzten dute beren taldearen elastikoa, beren herriaren eta jarraitzen duten kirol taldearenaren artean ia 600 kilometro badaude ere. Trintxerpen du egoitza Pasaiako Bartzelonaren kirol lagunarteak, eta ospakizun bikoitza du gaur hasi eta igandera arte: Bartzelonak Anoeta berrituan jokatuko du bihar, Realaren aurka, eta hilaren 30ean bost urte beteko ditu Pasaiako zaleen taldeak.

Eguzkiaren erritmoan dantzan »

A. Vierbücher

Zerura begira daramate aste osoa Ordiziako Trobadore Alaiak taldeko kideek. Izan ere, oso eskaintza berritzailea daukate esku artean. After Sun jaialdia egingo dute bihar, Ordiziako Oiangu parkean. Egun osoko egitaraua daukate prest; kontzertuak eta bestelako hainbat ekintza izango dituzte egun guztian. Besteak beste, bihar Oiangun izango dira Keu Agirretxea, Ekiza, Maider Zabalegi,Los Pies del Gato eta Solar Sound Systemeko DJak.

Ondarearen ateak irekita »

Xabier Regil Agirre

Lau fatxadetatik ateratzen diren xaflek kaiola itxura ematen diote eraikinari, kaiola ireki baten itxura. Horrek badu loturarik haren zereginarekin; piezak gordetzen dituzte bertan, baina ez du horiek han mantentzea helburu; jendeak pieza horien balioa aintzat hartzea da gordailuan duten benetako helburua. Hori berretsi du Urkiri Salaberria bertako bisita gidariak: “Ideala litzateke piezak etengabe mugimenduan egotea; piezak ez ditugu gordetzen gordetze hutsagatik, gure ondorengoei erakusteko baizik”.

Geltoki bat bide luzean »

Imanol Saiz

Frantziara jauzia egitea da Afrikatik iritsitako migratzaile askoren nahia, urte askoko ibilbide gogorraren ostean ahaideekin eta lagunekin bestelako bizimodu bati ekiteko. Bide horretan, Irunera iristen dira asko, Frantzia eta Espainiaren arteko muga politikoa igarotzeko. Azken bi hilabeteotan, mila lagun baino gehiago igaro da Bidasoko badiatik. Askok berehala lortzen dute muga zeharkatzea, baina beste batzuek geldialdia egin behar izaten dute Irunen.