Enpresa munduaren gurpilean »

Eider Goenaga Lizaso

Txirrindulariak errepidean mendian txanpiñoiak bezala ikusten diren garaiotan, bizikleta irteera berezia antolatu dute biharko, Andoainen. WNT multinazionalak, Andoaingo Mendi Metal Innovation Group enpresak eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak elkarlanean antolatutako jarduera da, eta enpresa mundua, mekanizazioa eta txirrindularitza batzea du xede. 50-60 partaide izango dira, eta bi taldetan banatuta aterako dira Andoaingo Goiko Plazatik: 10:30ean lehena, eta ordu laurdenera bigarrena. WNTko kideek, WNTren bezero diren lantegietako langileek, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideek eta WNT txirrindulari taldeko emakumeek osatuko dituzte taldeak.

[Herriz herri] Mutriku. Itsasertzeko altxor “ezezaguna” »

Unai Zubeldia
Mendia bertan, eta itsasoari begira une oro. Hortxe Mutrikuren argazkia. Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago 5.300 biztanleko herri hori, Donostiatik 47 kilometrora, Bizkaiaren mugan. “Betidanik lotura handia eduki izan dugu Ondarroarekin, baina oso gipuzkoar sentitzen gara gu”, zehaztu du Jose Angel Lizardik, herriko alkateak (Mutriku, 1961).

[Herriz herri] Mutiloa. Natura eta patxada eskura »

Loinaz Agirre

Azkenaldian, Mutiloako Lurpe zabortegian Gipuzkoako hiri hondakinak hartzeko erabakiak eta albisteak ezagun egin du Goierriko 250 biztanleko herri hori. Hori baino askoz gehiago da, ordea, Mutiloa. “Naturaz inguratutakoa, lasaia, baketsua, patxada handikoa…”, hitz horiekin deskribatu du herria Iñaki Ugalde alkateak. Nekazari giroko herria bada ere, hirigunetik gertu dago Mutiloa, N-1 errepidetik hamar minutura baitago.

[Herriz herri] Mendaro. Gaztea, eta gaztetua »

Unai Zubeldia

Lasaia da herria, umeak hazteko aproposa; ingurune ederrean dago, mendiz inguratuta, eta pasealeku zoragarriak dauzka oinez ibiltzeko”. Hortxe Sonia Garcia alkateak (Mendaro, 1974) Mendarori buruz egin duen aurkezpena. Gipuzkoaren ipar-mendebaldean dago herria, Debabarrena eskualdean; 24 kilometro koadro dauzka, eta 2.000 biztanle inguru. Inguruan, Mutriku, Deba, Elgoibar, Azkoitia eta Markina-Xemein ditu.

“Gastu bidegabeei”, sosik ez »

Eider Goenaga Lizaso
Iritsi da 2016ko errenta aitorpena egiteko unea, eta, horrekin bat, hainbat taldek eragozpen fiskala egiteko kanpaina abiatu dute. Gipuzkoan, Setem Hego Haizea taldeak kudeatzen du kanpaina, eta Donostiako Jose Arana kalean du herritarrei aitorpenean eragozpen fiskala egiten laguntzeko bulegoa.

Eskubideak ez dituzte salgai »

Erik Gartzia Egaña

O iartzungo Carrefour saltokiko langileak borrokan ari dira euren lan baldintzak hobetzeko. Protesta modurik muturrekoenera jotzea erabaki dute bertako langile gehienek: grebara. Hiru greba egunera deitu zuten, eta jadanik bi egin dituzte. Lehena, joan den larunbatean egin zuten; bigarrena, asteartean; eta hirugarrena, eta oraingoz azkena,gaur zortzi egingo dute. Aurreko bi egunetan erabat itxita egon da Lintzirin industrialdeko denda.

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu »

Rebeka Calvo

Leaburu, Gaztelu, Orexa, Araitz —Nafarroan— eta Altzo ditu mugakide Lizartzak. Herritarrek oso kutunak dituzte Goltzurko zelaia, Narbaitzu edo Otsabio, eta garai batean oso ohikoa zen Goltzurko zelaian futbol partidak jokatzea. Gaur egun, ordea, ohiturak aldatuz joan dira, eta norako “exotikoagoen” bila joaten dira bertakoak. Lehen inguruko parajeak gehiago estimatzen zituztela uste dute herritar askok, bertako pasadizoak eta txokoak ondo ezagutzen dituztenek. Garai bateko landa giroa pixkanaka galtzen ari dela gaineratu dute horiek, jendea “beste era batera” bizi dela argituta.

Jakintza herritarren esku utzita »

Loinaz Agirre

Segurako Udalak hirigintza parte hartzailearen aldeko apustua egin du erdiguneko lau eremurekin osatutako espazio publiko berria sortzeko —Errebotea, plaza, arboladia eta pilotaleku zaharra—. 2014az geroztik ari dira herritarrekin espazio publiko berriaren inguruan hausnartzen, erabakitzen eta sortzen. Segurarrek 2014an erabaki zuten, herri galdeketaren bidez, Erreboteko plazan zegoen eraikina botatzea; bi urte geroago eraitsi zuten. 2016an, adin tarte desberdineko herritarren beharrak eta ideiak aztertu eta jaso zituzten. Orain, 2017an, erdigunerako jasotako ideiak eta ekarpenak paper zuriaren gainean idazteko garaia da.

[Herriz herri] Lezo. Txikia, eta izaera handikoa »

Urko Etxebeste

Oiartzualdea eskualdeko herririk txikiena da Lezo, 6.000 biztanle ingururekin. Gipuzkoako beste eskualde batzuetan dezenteko herria izango litzateke, baina, Oiartzualdeak 1960tik 1980ra izan zuen industria garapenaren ondorioz, biztanle kopuruan Lezok izan zuen hazkunde txikiena, nahiz eta bi hamarkada horietan ere nabarmen hazi. 8,6 kilometro koadro ditu, herrigunea, auzoak eta landa eremua kontuan hartuta. Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia herriak ditu mugan, eta Gipuzkoako hiriburutik zazpi kilometro eskasera dago. Ondo-ondoan du itsasoa, baina Pasaiako portuak bertako badiarako bidea ixten dio; itsasoari bizkarrez dago.

Berdea eta urdina dira amua »

Eider Goenaga Lizaso

Aste Santuko oporrak gainean, asteburuan jada hasiko da bisitarien etorrera antzematen. Baina, turismoaren ikuspegitik, egun inportanteenak ostegunetik igandera bitartekoak dira. Herri txiki asko hustu egingo dira datorren asteburuan, baina beste herri batzuk bisitariz beteko dira, kostaldekoak horietako asko, eta, batez ere, hiriburua. Turismo arloko eragileak pozik daude azken bi urteetako joerarekin, eta aurten goranzko joerari eustea espero dute.