Elkarlana larrialdien aurrean »

Miren Osa Galdona

Lurralde arteko mugak fisikoak nahiz administratiboak izan daitezke. Norberak bere autonomiaren baitan jardun dezake, alboan dagoenari muzin eginez. Halaber, komeni da bizilagunarekin harreman ona izatea, inoiz ez baita jakiten noiz izango duzun haren premia. Larrialdiak izan daitezke horren adibide. Hori dela eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek hitzarmen bat sinatu dute mugakide diren eremuetan suhiltzaileak mobilizatzeko. Prebentzioa eta sute itzaltze nahiz salbamendu zerbitzuen mobilizazioan esku hartzea koordinatzea izango da helburua. Modu horretan, erakundeen arteko lankidetza sustatu nahi da. Arkaitz Orbegozo Gipuzkoako suhiltzaileen zerbitzuburuak (Donostia, 1978) esan duenez, hitzarmenak “izaera ofiziala” ematen dio lehen ere egiten zenari, mugetatik harago egiten diren esku hartzeei. Mugakideak diren eremuetako segurtasuna babesteko, hiru egoera azpimarratzen dira itunean: salbamendua, bai trafiko istripuetan eta baita bizia arriskuan duten pertsonen erreskatean ere; materia arriskutsuen garraioa —ihesak, isurketak edo presio nahiz tenperatura arazoak—; eta suteak. “Demagun Mutrikun larrialdi bat gertatu dela. Gipuzkoatik Zarauzko suhiltzaileak edo Azpeitikoak hurbilduko lirateke. Baina bada Bizkaian Mutrikutik gertuago dagoen parke bat: Markina-Xemeingoa. Hitzarmenari esker, gertuen dagoen suhiltzaile taldea joango da gertakariaren lekura. Suhiltzaileen arteko koordinazioa zehaztu da”, argitu du Orbegozok.

“Saneamendu lanak falta dira” »

Unai Zubeldia
Ez diogu guk; txostenak berak dio Gipuzkoan ez dagoela ibai edo errekarik oso egoera onean, eta esanguratsua da hori”. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ibai eta erreken 2016ko txostena kaleratu berri du Uraren Euskal Agentziak, eta, txosten horren arabera, Gipuzkoan bost ibai daude egoera txarrean, %16 inguru.

Laguna, altxor preziatu hori »

Unai Zubeldia
Enpatia”. Hortxe laguntasunaren oinarria. “Harreman afektibo estua eta berezia da laguntasuna”. Mundu osoan Laguntasunaren Nazioarteko Eguna izango da etzi, eta lagun izateari hitzezko deskripzioa egin dio Edurne Saizar psikologoak (Orio, 1974).

[Herriz herri] Soraluze. Zulotik atera nahi duen herria »

Aitor Biain
Euskal Herriko beste herri askori gertatzen zaien bezala, orografia malkartsu batean dago Soraluze ere; zulo moduko batean. Deba ibaiaren bailara estu batean dago herria, Bergara eta Elgoibar artean. “Sarri esaten digute hor behean, zuloan gelditzen den herria da Soraluze. Guretzat, gure zulo maitea da, baina”.

Gainditu ezean, irailerako »

Eider Goenaga Lizaso

Autoeskolentzat udako hilabeteak izaten dira urtean lan gehien egiten dutenak. Josean Bengoetxea Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko lehendakariaren arabera, ekain, uztail eta abuztuan izaten dituzte urte osoko matrikulen %50 baino gehiago. “Aurten, baina, autoeskolak ia hutsik daude, auto gehienak geldirik ditugu, eta gidatzeko praktikak egiten dituzten irakasle gehienak etxean daude. Deitzen digute ea lanik badagoen galdezka, baina ez daukagu. Egoerak horrela jarraituz gero, irailean erregulazio espedientea ezar dezake autoeskolaren batek, eta ez dirudi egoerak konpontzeko itxura duenik”.

Gurpilak puztuta, garraio ohiturak piztu »

Imanol Saiz

Egun, edozein herri eta hiritan ikus daitezke autoak. Lanerako zein aisialdirako dezenteko ohitura dago autoa erabiltzeko. Baina autoen masifikazio horren aldean bada bizitza estilo horri bira eman diezaiokeen kutsadurarik gabeko bestelako garraio garbi bat: bizikleta.

Itsasoak ez du mugen berri »

Miren Osa Galdona

Hondartza egunik gabeko uda lorerik gabeko udaberria izan liteke askorentzat. Bada, zer egin muga fisikoek eguzkiaz gozatzea galarazten dutenean? Etxean geratu? Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa ezezkoan da, eta Hondarribiko hondartzan, 11. urtez jarraian, abian da Oztoporik gabeko bainua zerbitzua.

“Datuen baieztapen tresna gisa balio izan digute fosilek” »

Unai Zubeldia
Fosilen azterketa lanari beste bat gehituta, egungo animalien proteinak hartu, proteina mekanikoen garapena aztertu, eta duela 350 milioi urteko animalien tamaina jakin ahal izan dute Donostiako CIC Nanoguneko ikerlariek. Raul Perez-Jimenek zuzendu du Aitor Mantecaren ikerketa lana, eta lantalde horretan aritu da David de Sancho ere (Barakaldo, Bizkaia, 1977), CIC Nanoguneko Ikerbasque ikerlaria.

Eguzkiak bi aldiz argitzen du »

Imanol Garcia Landa
Azpiegiturei dagokienez, apiriletik hona zertxobait aldatu da Abaltzisketako paisaia. Ezaugarri berezi bat duten bederatzi farol jarri dituzte herrian: gainaldean, eguzki plaka bat dute. Landargi egitasmotik emandako diru laguntza baliatuta animatu dira herrian horrelako farolak jartzera.

Ongietorri “artisten etxera” »

Unai Zubeldia

Antzerkia aipatu eta Viktoria Eugenia antzokia irudikatzen dugu gehienetan. Herritar askok urruti sentitzen dute antzerkia, eta aktoreak eta ikusleak elkarrengana gerturatzen laguntzeko sortu dugu proiektu hau”. Jon Sagarzazu diseinatzaile grafikoak eta sortzaileetako batek (Zestoa, 1965) azaldu duen moduan, jan-edana, arte galeriak eta antzerkia batuta, “proposamen berritzailea” eskaini du La Farandula Donostiako Egia auzoko mikroantzerki tabernak. Prestalanak amaituta, martxoaren 30ean ekin zioten bideari. “Eta oso gustura gaude jendeak egin dion harrerarekin”.