Jose Ramon Lago: “Gu guztion ardura da gizarteak aurrera egitea” »

Mikel Iraola
Jose Ramon Lago galiziarra sarritan etortzen da Gipuzkoara bisitan, Lasarte-Oriako Berritzeguneari esker hartu-eman zuzena baitu ikaskuntza kooperatiboa lantzen duten zentroekin. Gai hori landu du Tolosara egindako azken bisitan ere.

Naturari eskua emanda »

Unai Zubeldia
Bakoitzaren neurrira egindako mendi ibilaldia; hamaiketako osasuntsua; mendi ibilaldien azoka; Pirritx, Porrotx eta Marimotx pailazoen emanaldia; izarrak ikusteko irteera; eta Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia.

Herria aurkako izan ez dadin »

Eider Goenaga Lizaso

Gaur egungo herriak eta hiriak erosoak al dira adineko pertsonentzat? Zein zailtasun dituzte egunerokoan? Zer hobetuko lukete, zer aldatu eta zer kendu? Galdera horiei norbaitek erantzun behar badie, argi dago adineko pertsonak berak direla hobekien erantzungo dutenak, eta hori ari dira egiten Euskadi Lagunkoia egitasmoan. Osasunerako Mundu Erakundeak 2007an martxan jarritako egitasmoa da, eta Eusko Jaurlaritzak bere egin zuen proiektua 2012an. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalerri guztiei egin zieten gonbidapena, eta 54 udalerri daude gaur egun; horietako 22, Gipuzkoan. “Gipuzkoak, hasieratik, pisu handia izan du Lagunkoia egitasmoan”, azaldu du Elena del Barrio Matia Institutuko ikerlariak eta egitasmoaren koordinatzaileak.

Elkarrizketarako lagunik gabe »

Unai Zubeldia

Guretzat ez ziren serioak urrian mahai gainean jarri zituzten proposamenak”. Eta sindikatuak horregatik altxatu ziren Gipuzkoako zahar etxeetako, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta tutoretzapeko etxeetako lan gatazka bideratzeko sortutako negoziazio mahaitik. Txomin Lasa ELAko zahar egoitzen saileko arduradunak salatu duenez, patronalen azken zirriborroan ez ziren islatu azken gatazketan adostutakoak. “Atzerapausoa zen, 2005etik 2008ra arteko hitzarmenaren hobekuntza txiki batzuk hartu zituztelako oinarri gisa. Ez zegoen negoziazioei ekiteko eduki garrantzitsurik; soldatak izoztea eta lan baldintzak kaskartzea proposatu zuten”.

Ikasketen trenetik eror ez daitezen »

Aitziber Arzallus

Badira haurrak arazoak dituztenak ikasgelako martxa jarraitzeko eta eskolako lanak euren kabuz egiteko. Zailtasun horiek gainditzeko, askotan nahikoa izaten dute aparteko laguntza txiki bat jasotzea eskola orduetatik kanpo. Baina batzuek ez dute horretarako modurik, etxean baliabiderik ez dutelako. Behar horri erantzuteko, boluntarioz osatutako taldeak sortu dituzte zenbait herritan. Gipuzkoan, Donostian izan ziren aurrenak. 2009an, erretiratutako irakasle batzuek Hazi eta Ikasi elkarte solidarioa sortu zuten, baliabide urriko familietako haurrei eskola laguntza emateko. Irakasle gutxi batzuk hasi ziren haur gutxi batzuei laguntzen. Bederatzi urte geroago, ordea, 150 boluntariok 7 eta 14 urte arteko 230 haurri laguntzen diete, hiriburuko lau auzotan.

Teresa Olabarria: “Aztertutako umeen %10-15ek dituzte ikusmen arazoak” »

Eider Goenaga Lizaso
Optometrista da Teresa Olabarria (Madril, 1967), eta Tolosan du kontsulta. Ikusmenaren terapia egiten dute bertan, eta umeekin aritzen dira lanean batik bat.

Urak sortutako jende uholdea »

Beñat Alberdi

Historiarako hainbat datu utzi zituen ekaineko lehen igandeak. Euri jasa galanta bota zuen Euskal Herriko toki askotan; Deskarga mendatean, Antzuola eta Zumarraga artean, plubiometroak 61 litro ur neurtu zituen ordubetean —100 urtean ez da neurtu halakorik; 49 litrokoa zen markarik altuena—. Euri jasa ederra da etxeko leihotik begira egoteko, baina uholdeak izan ziren Antzuolan, eta ibaiak gainezka egin zuen Bergaran. Herritarrek, dena den, jakin izan zuten muturreko egoerari erantzuten.

Elhuyarren betaurreko eleaniztunak »

Asier Zaldua
Gero eta turista gehiago etortzen dira Euskal Herrira, eta gero eta herrialde gehiagotatik, gainera. Albiste ona da museoetako arduradunentzat, baina baita buruhaustea ere.

24 orduko bakoitza, garaipen handi bat »

Aitziber Arzallus

Ostiral arratsaldea da. Taldetxo bat elkartzen ari da Donostiako Ibaeta auzoko Espiritu Santuaren parrokiaren atzealdean. 19:30 puntuan, barrura sartu dira, gela batera, eta eseri egin dira, borobilean. Hemezortzi lagun bildu dira: hamahiru emakume eta bost gizon. “Kaixo. Jaione naiz [asmatutako izenak dira denak], eta alkoholikoa naiz. Edan gabe jarraitzen dut, eta ongi nago”, esan du haietako batek. “Kaixo, Jaione”, erantzun diote, aho batez. Liburu bat hartu du esku artean, eta irakurtzen hasi da, ozen. Esker onari eta onartzeari buruzkoa da gaurko irakurgaia.

Ingurunea zaintzeko sistema »

Maialen Etxaniz
Goi lurretako urak garbi jaisten badira ere, gizakion jardunak kutsatu egiten ditu. Inor gutxik pentsatu du nora joaten diren landa eremuetako aterpetxeetako zein sukaldeko urak, edo garbitzen ote diren.