“Ezin nion ezezkorik eman” »

Unai Zubeldia
Izugarria izan da etxera itzultzea. Zoratzen nago”. Sergio Garciak (Donostia, 1983) erabaki garrantzitsu bat hartu zuen duela hamabi urte, artean gazte-gaztea zela. “Entrenatzaile gisa nire ibilbidea egiten saiatu nahi nuela sentitu nuen”.

Jolasa baino askoz gehiago »

Unai Zubeldia

Jende guztiak daki pala bat hartu eta ping-pongean jolasten, baina mahai tenisa zer den erakutsi nahi dugu guk”. Jolasa eta jokoa. “Guretzat zaletasuna da ping-ponga, eta arautegi zorrotzagoa dauka mahai tenisak”. Leka Enea Irungo mahai-tenis klubeko marketin arduraduna eta entrenatzailea da Maria Rubio (Irun, 1985). Espainiako Ligan maila nagusian ari dira gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak, eta biek ala biek irabaziz ekin zioten ligari joan den asteburuan. Ligako kontuak ahaztuta, bi taldeek Kluben Arteko Europako Kopa izango dute asteburu honetan —Europako bigarren txapelketa nagusia—; Irunen bertan gizonezkoek, eta Grezian emakumezkoek.

Ehun urtez Kontxari begira »

Imanol Saiz
Pasai San Pedro, 1917. urtea. Honako hau idatzi zuen Joaquin Luis Fachado herriko kronistak: “Eta dueluaren eguna iritsi zen. Herritarrak kalera jaisten ziren, goiz-goizetik. Gizon, emakume eta haurrek, presati, itsasoa nola zegoen galdetzen zuten.

Partidarik zailena: jolasa ala jokoa? »

Unai Zubeldia

Eskola kirolaren egitura berria aurkeztu, eta eztabaidan hasi da futbola. “Haurren bahiketa masiboa da hau”. Salaketa gogorra egin du Edorta Salegi Antiguoko Donostiako futbol taldeko presidenteak. “Ez dut ulertzen bat-batean ahaztuta geneukan gatazka giro horretara itzultzea”. Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den ekainean aurkeztu zuen eskola kirolaren foru arau berria, askoren begietara futboletik eta futbolerako egina. Ikasturte honetan froga gisa jarriko dute martxan besteak beste eskola kirolaren jarduna 8 urtetik 6ra jaitsiko duen programa berria, multikirola oinarri duena, eta hurrengo ikasturtean arautuko dute egitura. Aldundiaren aldaketak aurrez aurre jarri ditu, beste behin ere, eskola kirola eta kirol eskolak.

Gailurra ukitu nahi duen beka »

Maialen Etxaniz

Mendizaletasunaren habia izan da Euskal Herria urteetan, eta, gaur egun ere, hala izateko ezaugarri guztiak ditu. Euskal mendizale askok ukitu dituzte bertako zein munduko hainbat txokotako gailurrak, baina, azken urteetan, aldaketak izan dira goi mendizaletasunean, eta, osasuntsu badago ere, maldan gora jarri du mendi elkarteen egoera. Gustuko lekuan ez dela aldaparik egoten esaten bada ere, hainbat arrazoi direla medio azken urteetan nahi baino malda handiagoa igo behar izan du Euskal Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak martxan jarri zuten Joxe Takolo bekak.

Plaza hoberik ba al dago? »

Unai Zubeldia

Salda beroa, txorizo muturra, haragi egosia, sagardoa, ardoa… Eta trikitilariak, noski. “Ezertxo ere ez da faltako iraileko lau igandeetan”. Mendizale eta erromeriazale guztiei gonbita egin die Maria Jesus Etxeberriak, Zelatungo Antonioren bordako langileak (Urrestilla, Azpeitia, 1965). Joan den asteartean egin zituzten beroketa lanak, San Juan Txiki eguneko erromeriarekin. “Hori da, berez, Hernioko eguna”, zehaztu du Etxeberriak berak. Eta etzi piztuko da iraileko igandeetako lehenengo festa handia. Aurtengo irailak lau igande izaki, lau erromeria egun izango dituzte Zelatunen, Hernio mendiaren magalean.

[Herriz herri] Soraluze. Zulotik atera nahi duen herria »

Aitor Biain
Euskal Herriko beste herri askori gertatzen zaien bezala, orografia malkartsu batean dago Soraluze ere; zulo moduko batean. Deba ibaiaren bailara estu batean dago herria, Bergara eta Elgoibar artean. “Sarri esaten digute hor behean, zuloan gelditzen den herria da Soraluze. Guretzat, gure zulo maitea da, baina”.

Irabazi, gerturatu eta iraun »

Unai Zubeldia

1Aurreko denboraldiarekin alderatuta, zein aldaketa izan dituzue ontzian?

2Zein helburu dauzkazue denboraldi honetarako?

3Zein ondorio atera duzu aurkarien orain arteko maila aztertuta?

4Zerekin geldituko zinateke gustura denboraldi amaieran?

5Zein dira Eusko Label liga irabazteko hautagai nagusiak?

6Eta zein ontzi daude arriskuan KAE 1 ligara jaisteko?

“Ez izan beldurrik” »

Unai Zubeldia

Partida asko jokatzen dira astero, eta ia inoiz ez da gertatzen ezer. Oso gertakari bakana da hau”. Azken hamasei urteotan Gipuzkoako Epaileen Elkarteko presidente lanak egiten ari da Emilio Navas (Irun, 1959), eta harrituta dago joan den astean epaile batek Eibarren jokoan zen zazpiko futbol lehiaketa batean jasan zuen erasoak izan duen oihartzunarekin. Gertakariak euren elkartearekin zerikusirik ez daukala argitu du irundarrak. “Jaien aitzakian antolatutako lehiaketa bateko partida bat ari zelako zuzentzen epailea. Ez zen partida ofiziala, eta gazte hori ez dago federatuta epaile gisa”. Hori bai, Navasek gogor salatu du joan den asteko gertakaria.

Ziabogan trabatuta »

Unai Zubeldia

Itsasoa zakartuta dabil Donostia aldean. Bizpahiru metroko olatuak, ipar haizea… Ez da giro Gipuzkoako hiriburuko kai inguruan. Azken hiru urteotan eginahalak eta bi egin dituzte emakumezkoen proiektu sendo bat sortzeko, baina ziabogan trabatuta jarraitzen dute Donostiako arraun klubek. Elkarrekin ados jarri ezinik, bihartik aurrera hiriburuko bi ontzi izango dira uretan Gipuzkoako Ligan: Donostia Arraun Lagunak, hirugarren urtez jarraian, eta Kaiarriba Donostiarra, lehenengoz.